W.A.Mozart-i buruz..

Irakurri Mozarten biografia eta ondoren gurutzegrama bete.


Wolfgang-amadeus-mozart

Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburg1756ko urtarrilaren 27a-Viena1791ko abenduaren 5aaro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: operamusika sakratuaganbera-musikaorkestrarakoa, (sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.

Lau edo bost urte zituela dagoeneko musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Munichen eta Vienan izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta sinfoniak idatzi zituen bertan; Haydnen musikaren eragina sumatzen zaie lan haiei. Garai hartan Salzburgoko Colloredo artzapezpikuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama Parisajoan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean Vienan hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan zituen. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.

Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wolfgang_Amadeus_Mozart



No hay comentarios:

Publicar un comentario